XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Pasaiako Hizkera

Une honetan Pasaiako Udalak egindako beka deialdi bati esker, filologo lan-talde bat Pasaiako euskara aztertzen ari da. Beraz, kilometroaken inguruan ateratako liburuxka sorta honetan bertako euskarari buruzko bat ere behar zela eta, ekin zion lan-talde honek hurbilpen lan hau egiteari. Aurrez, ordea, garbi utzi nahi luke lan-taldeak benetako ondorioak eta behin betiko emaitza ikerketa lana bukatzean kaleratuko dela, eta esku artean dugun honetan Pasaiako hizkera deskribatzera mugatuko dela ur handiegitan sartu gabe.

MAILA FONETIKO-FONOLOGIKOA

Bi multzotan banatuko dugu maila hau, batetik bokalak eta bestetik kontsonanteak.

BOKALAK

Bokalen artean ageri diren fenomenoak asko baldin badira ere guk batzuk baino ez ditugu azalduko.

Bokalen arteko elkarreragina

- Hitzaren azken bi silabetan a-ren aurretik e edo o agertzen direnean arrunta da ia eta ua ahoskatzea. Fenomeno honi disimilazioa deitzen zaio.